Hiriburuko saltoki handietako merkealdiaren lehen eguna da. Jendea
tropelean sartu da eta istripu bat izan da.
Eraikinaren erraietan, segurtasun-zaintzaile
batek negozio-gizon bat galdekatu du,
jantzi bat erostera etorri delako eta
gertakariekin zerikusia izan duelako. Baina
zein dira egitateak zehazki? Eta zer arrisku
dakarkie bi pertsona horiei? Joseba Apaolaza
eta Asier Hormaza dira muntaia izugarri,
itogarri eta aldi berean ernagarri honen
protagonistak, lurpeko interpretazio-duelu
batean.